XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Agreda nun dan.

Españiako iru erreiñu famatuk Naparroa, Aragoi ta Gaztelak, alegia alkar jotzen duten tokian, antxe dago kokatua Agredako errixka zaharra.

Paraje arlotea da oso.

Legorra.

Neguan otzak eta, elurketak ondo astindua.

Monkayo zeritzaion mendiak jasotzen baitu bere tontor eskerga erri onen gain.

Iruñetik Madrillera dijoan trenbideak ba du estazioa Agredan.

Ama Maria Agredakoa bizi izandako komentua, erritik kanpoaldera dago.

Emakume onek beronek jasoa da, gaiñera.

Etxe aurrean estatua eder bat ikusten da, bere omenez eraikia.

Anitz oroigarri dago komentu artan.

Lehenik, bere illobia.

Kutxa eder baliotsu batean sartua dago bere gorputza, konzezionisten habitu zuriurdinez jantzia.

Berak idatzitako obra galanta Mistica Ciudad de Dios ere erakusten dizute, zortzi liburutan banatua, dena burutik burura bere eskuz idatzia.

Berak josi ta bordatutako kasullak erabillitako tresnak, bere ildura ta debozioetarako erabilli zituen gurutze, kate, zilizio, ta abar.

Ziñez, irureun urte pasatuarren, Ama Agredaren izpiritua eta arnasa mojakomentu artan ez da utseratu ezta makaldu ere.

Bizi-bizi ta zoli-zoli irauten du orma beneragarri aien barruan gordea.

Euskalduna jatorriz.

Agredan jaio zan, ba, Ama Maria Agredakoa, 1602 urtean, ta Agredako txokoan bizi ta il ezpaitzan sekula bere jaioterritikan irten.

Bere ama jatorriz bizkaitarra zan, eta ala aitortzen digu alabak: Mi madre Catalina de Arana... su descendencia de Vizcaya. Gauza jakiña da orduan Vizcaya izen onekin Euskalerri osoa deitzen zutela (edo emengo iru probintziak bai, gutxienez).

Nolanai ere euskaldun odola zeraman bere zaiñetan Sor Maria beneragarriak, bere amaren partetik.

XVII gn. gizaldi edo mende hura erabat azaltzen zaigu erlijio-mozkorrak artua (zillegi bekit ala mintzatzea).

Agreda Amaren familian ere alako zerbait sumatzen dugu.

Aita ta bi semeak, praille sartu ziran franziskanoetan; ama ta bi alabak, berriz, moja.

Eta ala desegin zan familia.

Ama eta alabak beren etxea komentu biurtu zuten, eta kanpotik etorritako beste moja batzuekin asiera eman zioten komentu berriari, lehen familiako etxea izandakoari, alegia.

Alabetan zaharrena zan gure Sor Maria.

Txikitan iñusente antzekoa, gauzaeza ta erkiña omen zan.

Gurasoak astindu gogorrak ematen zizkioten, pizkortu ta argitu zedin.

Ta bai benetan pizkortu zala, gero!.

Ondo azkarra atera zan beste danen ondoan.

Gazte-gaztea zala, komentuko abadesa izandu zan izendatua eta ia etengabe iraun zuen kargu ortan il arte.

Bere gurasoen etxea izandako hura komentu izateko ez zan oso egokia, eta emakume ark, Agredako erriaren kanpoaldera beste komentu berri bat, aundia ta galanta, egiteko burubidea artu zuen.

Eta, bai egin ere.

Laister asi ziran gure mojaren gauzak otsa ateratzen-bazterretan: zeruko agertzeak izaten zituela; Ameriketara joaten zala indioak: konbertitzera, ta abar.

Inkisizioarekin ere izan zituen bere istilluak.

Felipe IV gna. Agredan.

Garai artan Felipe IV gn. zan Espaiñiako errege.

Onek ere sentitu zuen barrenean, emakume aren tirakada.

1643'ko uztaillean Axularren Gero atera zan urtean bertan Agredatik pasatu zan Zaragozara bidean, eta ikustaldi bat egin zion Sor Mariari.

Oker oso zijoazkion gauzak zoritxarreko errege ari.

Bera ere nolabaitekoa izan; Aula, geldoa, egitekoak iñoren bizkar uztea gustatzen zitzaiona.

Olivares Konde-Dukearen eskuetan utzi zituen arazoak luzaro, baiña gaizki baiño gaizkiago zijoazen.

Kataluñan matxinada itzala sortu zan Madrilleko gobernuaren kontra, Portugal ere beregain jarri zan, Frantziak gerra gogorra egiten zion Espaiñiari, Flandesen egoera larrian arkitzen ziran gure soldaduen armak.

Napar kutsua ezagun du bertso jator onek.

Gaiñerakoan ez gaitu geiegi arritu bear Ama Agredaren izena gure kanta zaharretan arkitzeak.

Moja aren liburu famatua Mistica Ciudad de Dios arras zabaldua eta irakurria izandu baitzan, franziskanoak zirela medio.